XX. mendeko 80ko hamarkadan, espainiar estatuko trantsizio demokratikoaren parte gisa, arte eta kultura zerbitzu eta ekimen berrien eklosioa sortu zen; ekimen eta zerbitzu haietako asko publikoak ziren, bereziki udal demokratikoetatik sortutakoak eta autonomia erkidegoak martxan jartzearen ondoriozkoak. Horrez gain, urteek aurrera egin ahala, ekimen pribatuak, komertzialak eta elkarteen ekimenak ere sortu ziren; batzuk 70eko hamarkadako izaera aktibista nabarmeneko proposamenen oinordekoak ziren, testuinguru berri batean berrasmatzeko beharra zutenak.
XXI. mendeko hirugarren hamarkada hasten den honetan badakigu belaunaldien arteko erreleboa naturala eta ezinbestekoa dela. Denbora igarotzeak erreleboa dakar, baina gure sorkuntza erakundeetan ez da modu egokian pentsatu eta planifikatu.
Saihestezina da. Kulturako zerbitzu publiko, kultura zentro, elkarte edota enpresetan kulturaren kudeaketan, sorkuntzan edo produkzioan ardurak izan dituzten pertsona asko erretiratu egin dira edo hurrengo hamar urteetan erretiratuko dira. Eta sektorean ezagutzaren kudeaketari buruzko funtsezko zenbait gai planteatu behar ditugu, ezagutza sistematizatzeari dagokionez, belaunaldien arteko beharrezko lankidetzari, genero gaietan ere erreleboa hartzeari, etorriko diren aldaketarako aukera berriei dagokienez, erakunde eredu berriei heltzeko, hain zuzen ere gazteenei garapenerako galgarik ezarriko ez dieten eta harremanetarako eta garapenerako esparru berriak ekarriko dituzten eredu berriei heltzeko, besteak beste.
Karraskanetik beharrezko eztabaida hori ireki nahi digu, ildo horretan dagoeneko lanean hasi diren beste ekimen batzuetara gehituz. Erronka ezin da izan denbora modu absurdoan eteten saiatzea, baina bai une batez geldiarazten saiatzea, prozesu natural hori ikasteko prozesu nola bihur dezakegun pentsatzeko, gure erakundeek behar dutena berrikusteko talentua eta ezagutza kudeatzeari dagokionez, sustraietatik zein kimuetatik etorri.
Zuen zain izango gara, on line, adin mugarik gabe!
Zuzenean RKE Getxotik. Ongi etorri saiora.
Jardunaldia babesten duten erakundeen ongietorria.
Zuzenean. Ongietorria Irene Intxaustiren eskutik - Karraskanen presidentea.
BIDEOKONFERENTZIA. Inaugurazio hitzaldia: “Organizazioak desagertu egiten dira, ikasteko gai ez badira”, Javier Martínez Aldanondoren eskutik.
Javier Martínezek txata bidez egindako galderak erantzungo ditu.
Esperientzien mintegiaren lehen saioa
Esperientzien mintegiak sei kimuk osatutako multzoa proposatuko digu; sei kasu praktiko izango dira, eta horiei esker ikusi ahalko dugu ezagutzaren transferentzia nola aplikatzen den, ikuspegi eta betebehar desberdinetatik, belaunaldien arteko lankidetzaren balioa nabarmenduz. Egun bakoitzean, istorio horietako hiru protagonistek haien proiektua azaldu eta ikasketetan oinarrituko esperientzia nolakoa den kontatuko digute.
Gaur izango dugu...
Lehen esperientzia
BIDEO AURKEZPENA -Garaion ArteNaturak aurkeztuta “Otarregintzatik arkitektura berdera; Lanbide zaharrak aukera berriak”.
Amaia Gabilondok eta Julia Lópezek txat bidez egindako galderak erantzungo dituzte.
Bigarren esperientzia
BIDEO AURKEZPENA -Rosa Jiménez sortzaileak eta koordinatzaileak aurkeztuta, “0tik 99ra. Belaunaldien arteko udako kanpalekua”, Medialab Pradon garatuta.
Rosa Jiménezek txat bidez egindako galderak erantzungo ditu.
Hirugarren esperientzia
BIDEO AURKEZPENA -Artehaziak aurkeztuta “Errelebo sortzailea: belaunaldi aldaketa eta talentuaren transmisioa kultura kudeaketan”.
Roberto Gómez de la Iglesiak txat bidez egindako galderak erantzungo ditu.
Gaurko saioko ondorioak Javier Martínez hizlari nagusiaren eskutik, eta azken galderetarako tartea.
Gaurko saioaren agurra.
Zuzenean RKE Getxotik. Ongi etorri saiora.
Esperientzien mintegiaren bigarren saioa
Esperientzien mintegiak sei kimuk osatutako multzoa proposatuko digu; sei kasu praktiko izango dira, eta horiei esker ikusi ahalko dugu ezagutzaren transferentzia nola aplikatzen den, ikuspegi eta betebehar desberdinetatik, belaunaldien arteko lankidetzaren balioa nabarmenduz. Egun bakoitzean, hiru esperientzia horietako protagonistek haien proiektua azaldu eta ikasketetan oinarrituko esperientzia nolakoa den kontatuko digute.
Gaur izango dugu...
Lehen esperientzia
BIDEO AURKEZPENA- Sra. Polaroiska - “Emakume jakintsuen kontseilua” proiektuaren aurkezpena.
Maria Ibarretxek eta Alaitz Arenzanak txat bidez egindako galderak erantzungo dituzte.
Bigarren esperientzia
BIDEO AURKEZPENA- Teklak taldeak aurkeztuta, “Jostorratz bat albainutu. Dokumentazio lan sortzailea”.
Irene Intxaustik eta Ander Elorzak txat bidez egindako galderak erantzungo dituzte.
Hirugarren esperientzia
BIDEO AURKEZPENA – Horman Posterrek aurkeztuta, “Antigone” (arte proiektu baten kosorkuntza eta kokudeaketa).
Matxalen de Pedrok eta Igor de Quadrak txat bidez egindako galderak erantzungo dituzte.
Zuzenean Getxoko RKEtik. Zuzeneko elkarrizketara sarrera: “Enraizando- Erroak botatzen”; mahai-ingurua egingo dugu Javier Anós, Jorge Fernández León eta Eva Salaberriarekin; kimuek forma hartuko dute, hazi egingo dira eta kolaborazio sareen parte izango dira, errotu eta finkatzeko lur onarekin. Antolatzeko eredu berriak eta harremanetarako esparru berriak garatzeko erronkari erakundeetatik nola heltzen zaion ikusiko dugu.
Txataren bitartez Eva Salaberria, Javier Anós eta Jorge Fernández León zuen galderak erantzuten arituko dira.
Networking espazioaren aurkezpena, soilik jardunaldian izena eman dutenentzat, eta jardunaldiaren agurra.
****18:30 - 19:30 – Networking espazioa. Izena aldez aurretik eman behar dela gogorarazi nahi dizuegu.
Zuzenbidea ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Internet Managementen inguruko Masterra egin zuen Institut Català de la Tecnología ikastegian; ezagutza kudeatzeko hainbat programatan irakasle gisa egiten du lan zenbait unibertsitatetan.
Javier Txilen bizi den donostiarra da, eta balioa gehitzen du ukiezinen ekonomian erakunde inteligenteagoak diseinatzeari buruzko tailerrak eta hitzaldiak eskainiz.
Erroak botatzen mahai ingurua Javier Anós, Jorge Fernández León eta Eva Salaberriarekin; kimuek forma hartuko dute, hazi egingo dira eta kolaborazio sareen parte izango dira, errotu eta finkatzeko lur onarekin. Antolatzeko eredu berriak eta harremanetarako esparru berriak garatzeko erronkari erakundeetatik nola heltzen zaion ikusiko dugu. Eva Donostia Lagunkoia herritarren planaren arduraduna da. Donostiako Udalak sustatutako proiektua da; pertsona nagusiek haien komunitatean parte hartzea bultzatzeko egiten du lan, belaunaldien arteko harremanak sustatzeko ezagutzaren transferentzia erraztuz eta zahartzearen balio sozialaren inguruan sentsibilizatzeko. Jorge Fernández León Gijoneko Herri Unibertsitate, Hezkuntza eta Kulturako Udal Fundazioko programen zuzendaria da, baita Espainiako Akademia Erroman erakundeko patronoa ere. Azkenik, Javier Anósek Kultura Kudeaketaren Masterra irakasten du gaur egun Complutense Unibertsitatean, eta kultura proiektu eta politiken kudeaketari buruzko beste bat Zaragozako Unibertsitatean.
Espainiako eta EAEko Historia Orokorrean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Donostiako Udalean egiten du lan 1989tik.
Bartzelonako Antzerki Institutuan diplomatua da 1975etik, eta aktorea, kultura kudeatzailea eta aholkularia da. Teatro de la Ribera konpainiaren zuzendaritza taldeko kidea izan zen 1974tik 1991ra.
Jorge Fernández León programa zuzendaria da Gijoneko Herri Unibertsitate, Hezkuntza eta Kulturako Udal Fundazioan, eta fundazio horren lehenengo zuzendari nagusia izan zen.
Esperientzien mintegiak sei kimuk osatutako multzoa proposatuko digu; sei kasu praktiko izango dira, eta horiei esker ikusi ahalko dugu ezagutzaren transferentzia nola aplikatzen den, ikuspegi eta betebehar desberdinetatik, belaunaldien arteko lankidetzaren balioa nabarmenduz. Egun bakoitzean, istorio horietako hiru protagonistek haien proiektua azaldu eta ikasketetan oinarrituko esperientzia nolakoa den kontatuko digute. Gure artean izango ditugu “Lanbide zaharrak aukera berriak” , Garaioneko Amaia Gabilondorekin, “0 urtetik 99 urtera arteko belaunaldien arteko udako kanpalekua”, Medialab Pradoko Rosa Jiménezekin, “Errelebo sortzailea: Belaunaldi aldaketa eta talentuaren transmisioa kultura kudeaketan”, Artehaziako Roberto Gómez de la Iglesiarekin, Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe Sra. Polaroiskarena “Emakume jakintsuen kontseilua” , Ander Elorza eta Irene Intxausti Teklakerena “Jostorratz bat albainutu. Dokumentazio lan sortzailea” lana eta Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra Horman Posterren “Antigone”.
Aurkezpen-bideo laburren bidez, bidaiatu eta ezagutzaren transferentzian arreta jarri duten proiektu ezberdinak ezagutuko ditugu.