Top Reading
Sorry, there is nothing for the moment.
Most Upvoted

Jorge Fernández León

Jorge Fernández León programa zuzendaria da Gijoneko Herri Unibertsitate, Hezkuntza eta Kulturako Udal Fundazioan, eta fundazio horren lehenengo zuzendari nagusia izan zen (1983-1995). Komunikazio zuzendaria izan da Gijoneko Udalean (1995-1999), Presidentziako zuzendaria (1999-2003) eta Kulturako sailburuordea (2003-2011) Asturiasko Printzerriko Gobernuan. Postu horretan zegoela Gijoneko Lan Unibertsitatearen birgaikuntza integralaz arduratu zen, baita LABoral Arte Zentroa martxan jartzeaz ere (patronatuko sortzailea eta presidenteordea 2005 eta 2011 artean), eta Asturiasko Printzerriko Irrati eta Telebista ere abiarazi zuen, beste kultura proiektu batzuen artean. SEACEXeko gai artistikoetarako aholkularia izan da (2005-2009).

Kultura Ministerioa/IUDE/Oviedoko Unibertsitateko “Kultura eta Lurraldea” Kultura Kudeaketako Graduondokoaren bi edizioetan ikasketa burua izan da (1991-1993), hainbat herrialdetan hitzaldiak eta mintegiak emanez; jardun profesionala beti uztartu du kultura politikak aztertu eta eztabaidatzearekin, eta gai horien inguruan hainbat testu idatzi eta argitaratu ditu (berrienetako bi jarraian jaso dira). Besteak beste, Centros Culturales para el siglo XXI en España. Consenso y conflicto (AECID, 2010) liburua idatzi du. Espainiako Akademia Erroman erakundeko patronoa da.

Gehiago jakin:

Información Comercial Española aldizkariaren (Industria Ministerioa) 98/2019 alean kulturaren ekonomiaren inguruko monografikoa, den-dena zenbakiak ez direla frogatzeko ahalegina eginez. Atal madarikatuak esploratuz.

Cadizko Unibertsitateko Periférica kultura aldizkariaren 20. alean, tokiko kultura politiken lau hamarkadari buruzko monografikoa koordinatzen:

Zergatik da horren interesgarria kultura eta sorkuntzaren sektorean hausnarketa hau hastea?

Ibilbidean ikasi dudan printzipio bat betearazteko interesatzen zait hausnarketa honetan parte hartzea: Itxaropenik gabe, baina konbentzimenduz. Dagoeneko berandu delako, agian beranduegi bitartekaritza kulturalaren gure lanbide honetan ingurune analogikoan, modernitate berantiarraren asmoekin hasi ginenon iragana/orainaldiaren esperientzia kritikoa konektatzeko gaur egun lanbidera iristen direnekin, itxuraz konektatuta daudenak, jaiotzetik digitalak direnak, atzera begiratzean gai ez direnak une hau baino urrunago dauden heldulekuak aurkitzeko.   Agian beranduegi da kulturaren esferan eta kulturaren ekosisteman parte hartzen dutenak elkar ezagutu, hitz egiteko eta elkar ulertzeko baldintzak sortzen saiatzeko. Are gehiago elkartu eta modu kolektiboan ordezkatzeko.

Baina aztarnak beti geratzen dira, eta, hortaz, zirrikituak beti daude, batzuetan leihoak dira elkarrizketa horiek osatu eta artikulatzeko.  Eta horrenbeste egiten jakite hori galtzeko arriskuak, norabide edo neurrietan egindako horrenbeste akatsetatik ikasitakoa galtzeko arriskuak tristatu egiten gaitu eta modu bortitzean erantzutera eramaten gaitu, horrenbeste zorroztasunik eza ez aitortzea, kulturaren kudeaketan tresna demokratikorik ez edukitzea kritikoki ez adieraztea, prozesuetan lidergorik ez egotearen pertzepzio partekaturik ez egotea,… Gaur egun kultura faktore ezinbestekotzat ez jotzea eragin duen oro. Horregatik geratzen zaigun indar guztiarekin saiatu behar dugu.