Top Reading
Sorry, there is nothing for the moment.
Most Upvoted

Eva Salaberria Artano

Espainiako eta EAEko Historia Orokorrean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Donostiako Udalean egiten du lan 1989tik, lehenengo eta behin Gazteria Departamentuan kultura kudeatzaile gisa, eta, ondoren, Auzo eta Hiritarren Parte Hartzerako Departamentuan, 1996tik 2009ra departamentua zuzenduz. Urte horretan eta 2013ko uztailera arte Donostia Europako 2016 Kultura Hiriburuaren proiektuaren koordinazio eta gerentzia lana hartu zuen bere gain. Gaur egun Donostia Lagunkoia koordinatzen du, zahartzen ari den Donostiaren erronka eta aukerei erreparatzen dien hiri mailako plana, hain justu ere.

Estatuko zein nazioarteko hainbat organismo eta saretan hartu du parte Donostiako Udalaren ordezkari gisa, eta hizlari gisa kolaboratu du hainbat entitatek antolatutako prestakuntza jardueretan, kolektiboa eraikitzean herritarren parte hartzea sustatzeari eta toki mailan kalitate demokratikoa hobetzeari lotutako gaietan.

Zergatik da horren interesgarria kultura eta sorkuntzaren sektorean hausnarketa hau hastea?

“Bizi-ziklo berri baterako eta adinaren kudeaketarako trantsizioa” Donostia Lagunkoiaren lau lan ardatzetako bat da, eta bertan zahartzaroa bizi-zikloaren beste etapa bat bezala hartzen da, eta beste etapa batzuek bezala prestakuntza eta nolabait aurrea hartzea eskatzen du, ongi zahartzea erraztuko duten erabaki jakin batzuk hartze aldera, pertsonen kasuan zein erakundeen kasuan; ibilbideak eta bizi-zikloak, bizi-ibilbideetan erretiroa hartzeak dakarren inflexio puntuaz kontzientzia hartzea, erakundeetan ezagutza transferitu eta kudeatzea datozen urteetan gertatuko diren erretiro masiboen aurrean, belaunaldien erreleboa, aniztasunaren kudeaketa eta belaunaldi arteko ikasketa, malgutasuna, aurrea hartzea eta trantsizioak, bizitza zentzuduna eta bizi proiektua elementu gako gisa ongi zahartzeko.