Top Reading
Sorry, there is nothing for the moment.
Most Upvoted

Javier Anós Lafuente

Bartzelonako Antzerki Institutuan diplomatua da 1975etik, eta aktorea, kultura kudeatzailea eta aholkularia da. Teatro de la Ribera konpainiaren zuzendaritza taldeko kidea izan zen 1974tik 1991ra, eta konpainia horrekin 20 ikuskizun baino gehiago ekoitzi zituen; Zaragozako Teatro del Mercado konpainiako zuzendaria izan zen 1984/85 artean, eta Aragoiko jaialdietako zuzendari teknikoa 1992tik 1996ra. Ondoren, Huescako Nazioarteko Azokako zuzendaria izan zen 1992tik 1995era, eta EMBOCADURA enpresako zuzendari nagusia 1996tik 2013ra arte.

Kudeaketarako aplikazio informatikoen eta kultura ekipamendu eta azpiegituren hainbat mapa informatizatu eta azterlan zuzendu ditu: Aragoiko Kultura Azpiegitura Publikoaren Mapa, Espainiako Esparru Eszenikoen Mapa Informatizatua, Bartzelonako Diputazioaren Antzokien kudeaketa telematikorako programa eta kultura etxeak, antzokiak eta auditoriumak kudeatzeko web aplikaziorako programa, eProtea.

Aholkulari gisa aritu da kultura zentro eta antzoki askotako bideragarritasun, eraikuntza, birgaitze eta agertokiko ekipamenduen proiektuetan, eta ekoizle exekutibo gisa egin du lan hainbat antzerki emanaldi eta ekitalditan.

Kultura kudeaketako masterra: musika, antzerkia eta dantza masterrean Produkzioa eta Teknika eszenikoen irakasgaien irakaslea da Madrilgo Musika Zientzien Complutense Institutuan, eta Kultura proiektu eta politiken kudeaketa masterrean Kultura proiektu eta erakundeen kudeaketa eta plangintza modulua koordinatzen du Zaragozako Unibertsitatean.

Zergatik da horren interesgarria kultura eta sorkuntzaren sektorean hausnarketa hau hastea?

ZENBAIT OHAR SAKABANATU

1.  Osasun larrialdiak agerian utzi dituelako eta kulturaren sektorean lehen planora ekarri dituelako, besteak beste, ezagutzaren transferentzia, tresna teknologikoen erabilera, denboraren neurria, lan baldintzak, partekatutako lana…

2. Arlo publikoaren betebeharra birformulatzea premiazkoa delako. Esfera publikoan belaunaldien erreleborako zailtasunak edo eragozpenak. Arlo publikoaren eta pribatuaren betebeharra ezagutzaren transferentzian. Epidemiak agerian jarri du merkatuko ekonomikoak kale egiten duela bizitza eta, horrenbestez, kultura ulertzeko.

3. Honako galdera hauen modukoak egin behar ditugulako: Ezagutzaren transferentzia edo esperientzia partekatuak? Agerikoa izan arren eta sistematikoki errepikatu bada ere, etengabe eta modu partekatuan ikastea erabakigarria da kultura eta hezkuntza sisteman osasun ona lortzeko. Proiektu kolektiboen gaineko lana kultura jarduerarako gimnastika modura.

4. Pandemian zehar on line irakaskuntza erabili izanak behartzen gaitu ezagutza transferitzean teknologiaren erabilera arreta handiagoz aztertzera, aukera horren abantaila eta mugei erreparatuz; horrek lotura estua du, argi dagoenez, politikaren eta gizartearen esparruekin, eta esperientzia partekatuarekin, eta horrek ere lotura estua du, argi dagoenez, zuzeneko kulturaren esperientziarekin.

5. Komenigarria delako Alexandriako Liburutegi berriaren ezaugarrien inguruan hausnartzea, edota giza ezagutza guztia Interneten biltzen dela dioen mitoaz hausnartzea. Oihana horretan zaila da iparrorratz onik gabe orientatzea. Erdigunean begirada kritikoa jarriko duen metodologia ikastea da iparrorratza, hain zuzen ere, galderak berriz ere egin ahal izateko eta lastoa eta alea bereizteko.

6. Hausnarketa egin daitekeelako galdera hau abiapuntutzat hartuz: dibortziatu al dira unibertsitatea eta kultura? Espezializazioa versus humanismoa. Zientzien eta letren arteko banaketa zaharkitua. Kulturaren eta jakin-minaren presentzia ezagutzaren esparru guztietan eraldaketako motor modura. Eskola magistraletik irakaskuntzaren sektore guztiak kultura esperientzietan inplikatzera joatea.

7. Galdera horiek egitea lagungarria izan daitekeelako kulturaren kontzepzioari buruzko eztabaida zahar eta berrian nabigatzeko: Herrikoia, “mainstream” delakoa, elitearen kultura, industria kulturala…

8. Herritarren kultura, komunaren kultura ikasi eta baliatu behar delako, ezarritakoa zalantzan jartzen lagunduko duena, balio zibiko ukiezinak ulertuz,  astindua ekarriko duena, zalantzan jarriko duena eta metodologia kritikoa ezarriko duena, ikuskizun edo hitzordu mediatikoak ez bestelakoak, aisialdiaren edota turismoaren aliatuak, besteak beste.

9. Baliagarriak izan daitezke Agenda 2030 eta Garapen jasangarriaren helburuak aztertu eta hobeto baloratzeko.

“8.3 helburuak iradoki du garapenera bideratutako politikek babestu egin beharko luketela sorkuntza eta berrikuntza, ekoizpen jarduerekin, enplegu txukuna sortzearekin eta ekintzailetzarekin batera”.

Enplegu txukuna eta ekintzailetza bereziki nabarmendu nahi ditut. Alderdi horiek ezin dira alde batera utzi batez ere belaunaldi erreleboari eta sorkuntza sustatzeari buruz ari garenean, baldintza material egokirik gabe ezinezkoa delako helburu horiek bultzatzea. Horrenbestez, izaera politikoa duen arazo baten aurrean gaude berriz ere, batzuetan alderatu nahi bada ere.