Jorge Fernández León programa zuzendaria da Gijoneko Herri Unibertsitate, Hezkuntza eta Kulturako Udal Fundazioan, eta fundazio horren lehenengo zuzendari nagusia izan zen (1983-1995). Komunikazio zuzendaria izan da Gijoneko Udalean (1995-1999), Presidentziako zuzendaria (1999-2003) eta Kulturako sailburuordea (2003-2011) Asturiasko Printzerriko Gobernuan. Postu horretan zegoela Gijoneko Lan Unibertsitatearen birgaikuntza integralaz arduratu zen, baita LABoral Arte Zentroa martxan jartzeaz ere (patronatuko sortzailea eta presidenteordea 2005 eta 2011 artean), eta Asturiasko Printzerriko Irrati eta Telebista ere abiarazi zuen, beste kultura proiektu batzuen artean. SEACEXeko gai artistikoetarako aholkularia izan da (2005-2009).
Kultura Ministerioa/IUDE/Oviedoko Unibertsitateko “Kultura eta Lurraldea” Kultura Kudeaketako Graduondokoaren bi edizioetan ikasketa burua izan da (1991-1993), hainbat herrialdetan hitzaldiak eta mintegiak emanez; jardun profesionala beti uztartu du kultura politikak aztertu eta eztabaidatzearekin, eta gai horien inguruan hainbat testu idatzi eta argitaratu ditu (berrienetako bi jarraian jaso dira). Besteak beste, Centros Culturales para el siglo XXI en España. Consenso y conflicto (AECID, 2010) liburua idatzi du. Espainiako Akademia Erroman erakundeko patronoa da.