Top Reading
Sorry, there is nothing for the moment.
Most Upvoted

THUSIA

Processed With Darkroom

FIKZIO SORTZAILEAK

Thusia Koop. Elk. Txikia 2019. urte amaieran sortu zen. Kide fundatzaileek bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea daukate arte eszenikoen alorrean, eta kooperatiba honekin  erabaki zuten akzio eremuak handitzea, sortzaile eszeniko gisa, eta fikzioa agertoki gainean gertatu behar ez luketen gertaerei aplikatzea.  Kontakizunak sortzen dituzte, munduaren eraikuntza eta interpretazioan gatazka aurkeztea bilatzen duten elementu errealak eta irrealak berrantolatzen dituzte dramaturgietan. Gatazka horretan dagoeneko badaude politika, kazetaritza, enpresen mundua, edukien plataforma digital handiak; gezurrak dagoeneko ez du balio eraldaketarako kanal gisa, orain fikzioa erabiltzen da horretarako. Thusiak etorkizunaren proiekzio eta analisi tresna gisa erabiltzen du fikzioa mota guztietako sistemetan eta erakundeetan. Ekintza lerroen artean aipa ditzakegu umore pilulak, irratinobelak, podcastak, bitartekaritza lanak edota jarduera eszenikoak, eta landa eremuan dute oinarrizko kanpalekua.