Accede al evento
Introduce tus datos para acceder al evento.
Artearen Historian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean eta UOCeko IN3ren (Internet interdisciplinary Institute) Informazioaren eta Ezagutzaren Sozietatearen Masterra dauka.
Ikerkuntza eta ekoizpen kulturalean ari da, hainbat formatutan. Ikerlan ugari egin ditu kultura politikak, sareak eta arte bisualetarako I+G+b aztergaitzat hartuz. Komisario lanak egin ditu arte garaikideko proiektuetan, argitalpenetan eta erakusketetan. Profesionalki Interarts Behatokian (Bartzelona) aritu izan da 90eko hamarkadan, baita Goetzinger&Komplizen (Karlsruhe) komunikazio eta multimedia agentzian ere. Katalunian enpresen eta erakundeen ikerketa sailen eta artisten arteko harremana sustatzeko DISONANCIAS plataforma koordinatu zuen, baita Kataluniako arte bisualen ekoizpen espazioen xarxaprod sarea ere. 2010eko urtarriletik 2018ko urtarrilera Tere Badia ekoizpen eta ikerketa artistikoko Hangar zentroko zuzendaria izan da, Bartzelonan. 2018ko apiriletik Culture Action Europe erakundeko idazkari nagusia da.
Introduce tus datos para acceder al evento.
Sartu zure datuak gertaerara sartzeko.
Sortu zure kontua gertaerara sartzeko. Mezu elektroniko bat jasoko duzu eta bertan ekitaldian parte hartu duzula baieztatu beharko duzu.
Crea tu cuenta para poder acceder al evento. Recibirás un email donde tendrás que confirmar tu participación en el evento.