Top Reading
Sorry, there is nothing for the moment.
Most Upvoted

Roberto Gómez de la Iglesia

Conexiones improbables / c2+i enpresaren (kultura, sormena, berrikuntza) sortzailea (2009) eta zuzendaria da Roberto Gómez de la Iglesia, New European Bauhausen bazkide ofiziala, sormen oinarri duen berrikuntza ireki eta kolaboratiboko metametodologia, sektoreen arteko ernalketa gurutzatua sustatzen duena; egoitza Gasteizen du. Ekonomialaria, nazioarteko aholkularia, kultura bitartekaria eta kudeatzailea. Kultursistema, plataforma para el mapeado, Analisis e interpretación de los ecosistemas culturales y creativos lanaren egileetako bat eta zuzendaria da. Xabide taldearen fundatzaile eta zuzendaria izan da 25 urtez (1984-2009), eta bertan ehunka kultura, komunikazio, berrikuntza proiektu zuzendu ditu, baita ekintzailetza eta ekonomia soziala sustatzeko proiektuak ere. Gai horietako hainbat argitalpenen autore eta editorea da. Kultura kudeaketako master eta graduondokoetan irakasle gisa aritu da, bereziki Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Argentinan Kordobako Unibertsitate Nazionalean eta Peruko Piuran; bidenabar, Espainiako, Europako, Latinoamerikako eta Karibeko hainbat erakunde publiko eta pribatuk gonbidatu dute hizlari gisa. Garapenerako Banku Interamerikarreko Kultura eta Hiria adituen taldeko kidea da. Gaur egun Erasmus+ bi proiektu europarretan hartzen du parte: FAST45, artisten goi prestakuntzaren etorkizunari buruzkoa, eta STEAM Process, arteen sarrera efizienteari buruzkoa, prestakuntza zientifiko-teknologikoari dagokionez.