Top Reading
Sorry, there is nothing for the moment.
Most Upvoted

Raúl Abeledo Sanchis

Ekonomian doktorea da Valentziako Unibertsitatean, eta Estrategia eta Ingurumen Kudeaketako Masterra ere badu. Berak jorratzen duen ikerketa esparruan batzen dira garapenaren plangintza, ingurumen iraunkortasuna eta kultura kudeaketa. Ibilbide profesionalean zehar aholkularitza pribatuan egin du lan (1999-2006) eta 2006tik unibertsitate publikoan, bertan Econculteko proiektu europarren eremua koordinatu baitu (Kulturaren Ekonomian Ikertzeko Unitatea, Ekonomia Aplikatuko Departamentua).

Ikertzaile nagusi gisa Interreg MED eta Horizon 2020 proiektu europarrak zuzendu ditu kultura elkarteak nazioartekotzea edo industria berrikuntzarako sormen zerbitzuak sustatzea bezalako gaietan.

Gaur egun Valentziako Unibertsitateko Kultura Behatokia zuzentzen du, eta Garapen Jasangarrirako Espainiar Sareko Kultura Mahaiko kidea da. Liburu ugari plazaratu ditu argitaletxe prestigiotsuetan, baita makina bat artikulu ere, nazioarteko aldizkari akademikoetan.

Intereseko proiektu batzuetara estekak

https://trans-making.eu/

https://chebec.interreg-med.eu/

https://creativewear.interreg-med.eu/