Top Reading
Sorry, there is nothing for the moment.
Most Upvoted

Medialab Prado

0tik 99ra. Belaunaldien arteko udako kanpalekua.

0tik 99ra. Belaunaldien arteko udako kanpalekua Medialab Pradoren ekimen bat da, eta adin desberdinetako pertsonak elkartzea, elkar ezagutzea, eta balioak eta ezagutzak trukatzea sustatzea du xede.

Kanpamentu honek eskaintzen duen espazioa diseinatu da adin talde desberdinen artean elkar ulertzea, gozatzea eta lankidetzan aritzea errazteko. Belaunaldien arteko kolaboraziorako eta bizikidetzarako leku bat, eta edozeinek har dezake parte, edozein bizitza fasetan.

0tik 99ra egitasmoa ez da pertsona gazteak eta pertsona nagusiak elkartzera mugatzen, eta ez da familia esparrura zedarritzen. Aitzitik, proiektu gehienek ez bezala, belaunaldien arteko apustu absolutua egiten du.

Zergatik da interesgarria horrelako proiektuak sustatzea?

Gure harreman sozialetan aniztasun galera (mota guztietakoa, baina batez ere belaunaldiei dagokiena) orekatzeko behar ditugu honelako proiektuak. Errespetua, horizontaltasuna, sorkuntza, enpatia eta zaintza lanak sustatzen dituen ingurune batean adin desberdinetako pertsonen artean jolastea, ikastea eta kolaboratzea izugarri onuragarria eta gogobetegarria da. Horrez gain, espiritu berritzaile eta eraldatzailearekin eginez gero, metodologia ireki eta malguak esploratzen eta dokumentazio prozesu sentikorra jarraituz, orduan itzulkina komunitate parte hartzailetik harago ere iritsiko da.