Accede al evento
Introduce tus datos para acceder al evento.
Mondragon Unibertsitatean Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan graduatua da, eta Kultura Kudeaketan espezializatua UOCen. Kutxa Fundazioan hasi zuen ibilbidea 2015ean, kultura eta sormen industrietan ekintzailetza babesteko Kutxa Kultur Enea programaren kontzeptualizazioarekin. Ondoren Bultz-lan aholkularitza lantaldearen parte izan zen, enpresa sortu berriei laguntza emanez, eta 2018an iritsi zen Kutxa Kulturrera lehenago aipatutako Enea programaren, musikako egonaldi artistikoen eta Kluba arte eszenikoen aretoaren arduradun modura.
Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, Finantza Entitateen Zuzendaritza Masterra egin zuen, baita kultura kudeaketako master bat ere, Alcalako Unibertsitatean.
Kutxara 1987an iritsi zenean enpresa handi, ertain eta txikien esparruan egin zuen lan, eta ondoren banka pribatu eta gizarte ekintzan, orain orain Kutxa Fundazioak kudeatzen duena, kulturaren esparrua eta hirugarrenen proiektuetan kolaboratzea kudeatuz. 2012. urtetik Kutxa Kultur proiektua definitu eta Tabakaleran jarri zuen martxan, Kutxa Fundazioaren kultura ekintza kudeatzen duena; bereziki kulturaren esparruan tokiko ekintzailetza eta talentua babesteko proiektuak lantzen dituzte, profesionalizatzeko bidean lagunduz.
Kutxa Fundazioaren kultura egoitza da. Bizikidetza sustatzeko espazioa da, eta Gipuzkoan hazten ari den kultura eta sormen talentuari babesa emateko plataforma da.
Hasieratik Kutxa Fundazioak lotura estua izan du artearen eta kulturaren munduarekin, eta aldaketa sozialaren ezinbesteko motor gisa hartu dira ingurunea eta eragileak garatzeko. Baina 2015etik, Tabakalera ekosistemara gehitu zenetik, konpromisoa urrunago iritsi da, eta sektorea profesionalizatzearen aldeko apustu argia egin dute, kultura garapen iraunkorraren laugarren zutabe gisa ulertuz eta pentsamendu kritikoa, parte hartzea eta kohesio soziala sustatzeko tresna gisa duen potentzialaren balioa nabarmenduz.
Apustu horretatik jaio dira musika taldeentzako arte egonaldiak eta moda proiektuak, kultura industrietan ekintzailetzan laguntzeko programa, nerabeentzako aisialdi kultural aktiboko egitasmoak eta lurraldeko arte talentua ikusarazteko erakusleiho ugariak. Horrek guztiak oraina eta etorkizuna irudikatzen du, eta bat egiten du prestakuntza ikasgelen historiarekin, familientzako aisialdi kulturaleko proposamenekin, literatura sariekin eta edizioekin.
Gaur egun Kutxa Kultur joera berriak bilatzen dituzten pertsonen espirituaren sinonimoa da; kulturaren alde egiten dute bizimodu sozialagoa, jasangarriago eta solidarioagoa izateko, kultura globalaren onena bereganatu nahi dute eta haien inguruan gozatu, eta komunitatearen ahalmenean sinesten dute gizarte gisa aurrera egiteko.
Introduce tus datos para acceder al evento.
Sartu zure datuak gertaerara sartzeko.
Sortu zure kontua gertaerara sartzeko. Mezu elektroniko bat jasoko duzu eta bertan ekitaldian parte hartu duzula baieztatu beharko duzu.
Crea tu cuenta para poder acceder al evento. Recibirás un email donde tendrás que confirmar tu participación en el evento.