Teklak konpainiak Enhebrar una aguja lana aurkeztuko du Dokumentazio-lan sortzailea
Teklak konpainiak egindako dokumentazio-lan sortzailea da proiektua hau, eta Sararen esperientzia du hizpide. Sara Bartzelonan bizi den ehun sektoreko artista gazte bat da, eta Esther (76 urteko ehulea) eta Mari (jantzigintzan aditua den 76 urteko emakumea) ditu irakasle trikot lanbidea ikasteko.
Teklak hiru protagonistekin dago hain justu ere obra eszeniko baterako oihal gailuak prestatzen ari diren unean. Sorkuntzaren ikuspegitik dokumentazio-lana egiten duen bitartean, Teklak konpainiak erregistratu egiten du ezagutza nola transferitu den belaunaldi batetik bestera, eta begirada desberdina duten arren, artisautza lanbide sortzaile bera defendatzen dute, tradizionalki emakumeei lotutakoa eta jarraitzeko arriskuan dagoen lanbidea, hain justu ere.
Horrez gain, Sara, Esther eta Mariren lana jasoko duen proiektu eszenikoak dokumentazio-materiala arte-sorkuntzaren beste atal baten modura hartzea erabaki du.