“Otarregintzatik Arkitektura Berdera”, “Lanbide zaharrak aukera berriak”
Garaion proiektua NATURARTEA abizenarekin jaio zen, eta abizen horri esanahia ematen hasteko gure gustuko jarduerak egin genituen: eraiki, eskura genituen baliabideekin: bananondoen makilak, fardoak, soka, iratzeak, hostoak eta garai bakoitzean naturak biltzen uzten diguna; eta Garaion birgaitzeko erabili dugun “egiteko moduarekin” elkartu genuen, hau da, gizatasunaren formularik zaharrena, taldean lan egitea, komunitatean, Araban esan ohi dugun veredea modura, euskarazko auzolanean. “LAND-ART” kontzeptua eta “Auzolan” kontzeptua elkartu genituen eta AUZOLANARTEAN bitartekaritza proiektua sortu genuen; hala, 5 urtean, 100 eskultura galkor inguru sortu genituen naturako elementuekin, Batxilergoko gazteekin (16-18 urte).